Gizartea -

SUTEA

Gizonezko bat hil da Sestaoko etxebizitza batean piztu den sutean, kea arnastuta

09:00etan piztu da sua, eta gizonezkoa larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera. Han hil da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

67 urteko gizonezko bat hil da Sestaoko etxebizitza batean piztu den sutean, kea arnastuta. Goizean piztu da sua, Vicente Blasco Ibañez kaleko 32. zenbakidun atarian, 09:00ak inguruan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, kea arnastu ondoren bihotz-biriketako geldialdia izan du, eta larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Ordu batzuk geroago hil da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea