Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

37 urteko emakume bat larri ospitaleratu dute Madrilen, bikotekidea bera itotzen saiatu eta gero

Gizonak larrialdi zerbitzuei deitu die, emaztea hil duela esanez, baina anbulantzia iritsi denean, bizirik aurkitu dute emakumea. Bikotearen bi seme-alabak etxean zeuden erasoa gertatu denean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko emakume bat larri eraman dute Madrilgo Gregorio Marañon ospitalera, bikotekidea hura itotzen saiatu ondoren, Puente de Vallecas barrutian (Madril).

112 Larrialdi Zerbitzuak jakitera eman duenez, gizonak arratsaldean deitu die, emaztea hil duela esanez. Poliziak eta osasun langileak iritsi direnean, biktima bihotz-biriketako geldialdia zuen baina bizirik zegoen, eta suspertzeko maniobrak egin dizkiote.

Bikotearen bi seme-alabak etxean zeuden erasoa gertatu denean, eta Summa 112 zerbitzuko psikologoek artatu dituzte.

Emakumea larri eraman dute Gregorio Marañon ospitalera, ia-ia itota.

Gizona atxilotu egin dute, eta Poliziak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Madril