Gizartea -

Bidaia agentzia baten arabera

Donostiako Kontxa hondartza, espainiarren gustukoenetako bat

Euskadiko kostaldea ere sailkapeneko lehen postuetan kokatzen da.

Kontxa hondartza, politenetakoa. Argazkia: José Luis Cazallas
Kontxa hondartza gogokoena | Donostiako hondartza politenetakoa
Kontxa hondartza, politenetakoa. Argazkia: José Luis Cazallas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Kontxa eta Galiziako Cies Uharteak espainiarren hondartza gogokoenak dira, muchoviaje.com “online” bidaia agentziaren arabera.

Galdeketaren barruan ere, espainiarren aburuz kostalde politenak zeintzuk diren agertzen da. Valentzia, Cádiz, Galizia, Balear Uharteak eta Euskadi daude postu onenetan, Kanariak eta Costa Brava ondoren.

Egun, estatuan bandera urdina duten 638 hondartza daude. Bandera urdinak besteak beste, uraren kalitate ona eta garbitasuna adierazten du. Galiziak (143 bandera urdin) eta Valentziak (120) dituzte gehien. Euskadin 8 daude.

Hondartzek eta kirol portuek eduki dezakete bandera urdina. Argazki kamera

Oporretan hondartzara gehien eramaten dugun objektua argazki kamera da, inkestaren arabera. Liburua, ordenagailu eramangarria eta tableta ere askotan erabiltzen ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea