Gizartea -

Beroaldia

Elorrion eta Laudion, 45ºC kiskalgarrietan

2003tik lortzen ez ziren datuetara heldu dira Euskadiko hainbat puntutan. Eguraldia larunbatean hasiko da epeltzen.

Bero sargoria Euskadin: 40 ºC arteko tenperaturak
Bero sargoria Euskadin: 40 ºC arteko tenperaturak
Sargoria eta uda giroa nagusi

08:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur ere udako giroa da izango da nagusi, eta bero handia egingo du Euskadin, Euskameten arabera. Kostaldean izan ezik, gainerako puntuetan 39 ºC arteko tenperaturak izango dira. Kostaldean haizea izango dute, baina, hala ere, ez dute tenperatura hoztuko: 35 ºC artean izango dira bertan. Donostian tenperatura maximoa 32ºC da, Gasteizen 39ºC, eta Bilbon 32 ºC.

Zerua hodei gutxirekin egongo da, eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdeko mendi inguruetan. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak abisu laranjara mantendu du, tenperatura handiak direla eta.

NafarroaForu erkidegoan ere alerta laranja dago ezarrita. Estatuko meteorología agentziaren arabera, Nafarroako termometroek 40ºC gainditu ditzateke. Gaur esaterako, Iruñea edota Tuteran 39ºC-etara iritsiko dira.

Nolanahi ere Ebroko bailara izango da beroaldiak gehien astinduko dueña, 42ºC-etatik gora espero baita bihartik aurrera. Horregatik, alerta laranja bailara honetan ezarri dute., baina bihartik aurrera, maila laranja erkidego osora zabalduko da.

Estatuan berriz, 30 erkidegotik gora daude alerta laranjarekin. Andaluziakoa da beroaldia gehien sufrituko duen erkidegoa, bihar, 50ºC-etara iritsi daitezkeelako. Aragoi, Valentzia, Extremadura, Gaztela-Mantxa edota Madriden berriz, zertxobait arinduko zaizkie termometroak, baina tenperaturak 40ºC artean ibiliko dira.

Larunbatean tenperatura jaisten hasiko da, batez ere kostaldean nabarituko da beherakada. Bertan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiak agertuko dira, ondorioz tenperatura maximoak 30 ºC-tik behera geratuko dira. Barnealdean aldiz, hodeiak eta ipar-mendebaldeko haizea beranduago iritsiko dira, hortaz litekeena da balio beroenak 35 ºC-ra iristea.

Elorriok eta Laudiok bero markak  hautsi dituzte, 45 ºC ibiltzean

Elorriok (Bizkaia) eta Laudiok (Araba) bero markak hautsi dituzte, 45 ºC-ra iritsiz, Euskalmeten arabera. Elorrion 44,8 gradura heldu dira, eta Laudion hamarren gutxi batzuk beherago egon dira.

Euskalmetetik azaldu dutenez, 2003tik lortzen ez ziren datuetara heldu dira. Bat eta bi gradutan igo dira Bizkaiko barnealdean eta Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea