Gizartea -

Trafikoa

Ertzaintza Galarretako (Hernani) harrapaketaren lekukoak bilatzen ari da

Auto batek bi emakume harrapatu zituen asteazken goizean, eta bat, 93 urtekoa, hil egin zen.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza Galarreta inguruan, GI-3401 errepidean, Hernanin, asteazkenean izandako harrapaketaren lekukoak bilatzen ari da.

10:30 aldera izan zen harrapaketa. Auto batek bi emakume eraman zituen aurrean. Donostia ospitalera eraman zituzten zaurituta, eta horietako bat, 93 urtekoa, hil egin zen.

Ertzaintzak ikerketa ireki zuen gertatutakoa argitzeko asmoz. Gertakariaren inguruko informazioa duen edo lekuko izan zen orok Trafikoko telefonora (943 539 119) deitu dezake.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Gipuzkoa Hernani Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzea gaur Trafiko istripuen biktimak