Gizartea -

Hegaldiak bertan behera

Gutxienez 19 hegaldi gelditu dira bertan behera Loiun azken orduetan Europa erdialdeko elurtearen eraginez

Municheko aireportuan ez ezik, Amsterdam eta Frankfurteko aireportuetan ere arazo ugari sortu ditu elurrak, eta dozenaka hegazkin gelditu dira aireratu gabe.

Turistak maletekin, elurretan, Munichen. Argazkia: EFE
Turistak maletekin, elurretan, Munichen. Argazkia: EFE
Egoera zaila Europa erdialdeko aireportuetan, elurragatik

0:40

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurte itzela jasaten ari da Europa erdialdea, eta arazo asko ari da eragiten, besteak beste, aire-trafikoan. Izan ere, Municheko aireportuan ez ezik, Amsterdam eta Frankfurteko aireportuetan ere buruhauste handiak ari da sortzen elurra, eta dozenaka hegazkin gelditu dira aireratu gabe.

Ondorioz, aireportu horietatik Loiura iristekoak ziren edo Loiutik aireportu horietara joatekoak ziren 19 hegazkin lurrean gelditu dira. 

Atzo hasi ziren Loiun arazoak, elurra dela-eta Municheko aireportua itxi ondoren, eta gaur partzialki ireki badute ere, trafikoa ez da guztiz bere onera itzuli.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Istiluak Bilbon gaur Alemania bideoak Denboraleak albisteak Gizartea bideoak Elurra argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea