Gizartea -
AIREPORTUAK
Gutxienez hiru hegaldi gelditu dira gaur bertan behera Bilboko aireportuan Europa erdialdeko elurteagatik
Goizeko lehen orduan Frankfurtera (06:45), Parisera (07:20) eta Munichera (07:20) ateratzekoak ziren hegaldiak lurrean gelditu dira.
EITB Media
Europa erdialdea erasaten ari den elur denboralea arazo asko eragiten ari da aireportuetan, eta, ondorioz, hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira Europan barrena.
Ondorioz, Bilboko aiportutik goizeko lehen orduan Frankfurtera (06:45), Parisera (07:20) eta Municheera (07:20) ateratzekoak ziren hegaldiak lurrean gelditu dira. Aitzitik, Munichetik irten eta Bilbon lur hartzekoa den hegaldia ez dute oraingoz bertan behera utzi.
Larunbatean hasi ziren Bilboko aireportuan arazoak, eta atzo partzialki ireki bazuten ere, gaur egunean zehar espero dute trafikoa guztiz bere onera itzultzea.