Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Zubiko irteera operazioa, PISA azterlanaren emaitzak eta Santi Cocaren heriotzaren epaia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

A-8 autobidea
A-8 autobidea
A-8 autobidea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Abenduko zubiko irteera operazioaTrafiko zuzendari Estibaliz Olabarrik agerraldia egingo du komunikabideen aurrean, abenduko zubia dela eta joan-etorri andana espero delako Euskadiko errepideetan. Gaur bertan hasiko da irteera operazioa, eta igandean, abenduaren 10ean, bukatu.

-PISA azterlanaren emaitzak: Gasteizen, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eta Begoña Pedrosa sailburuordeak eta Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendari Eduardo Urbietak PISA azterlanaren 2022ko Euskadiko emaitzak ezagutaraziko dituzte.

-Santi Cocaren heriotzaren epaia: Santi Coca adingabearen heriotzan nahastuta dauden lau gazteen akusazioei buruz erabaki beharko duten epaileek bart hasi dira afera horren inguruan deliberatzen. 2019an hil zuten Coca Donostiako dantzaleku bateko kanpoaldean. Sekulako jipoia eman zioten han gazteari, eta bi egun geroago, apirilaren 28an, zendu zen Donostia Ospitalean, buruko hemorragia batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Donostia argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Erailketak Errepideko istripuetan zauritutakoak