Gizartea -

pishing

Pakete bat zain duzula esanez mezua, produktu faltsuak edo eskaintza gozoegiak, Gabonetako iruzur nagusiak

Egunotan posta elektronikoaren sarrera ontzia opari-txartelez, deskontuez edo online erosketen webguneetako jakinarazpenez betetzen dira, esteka maltzurretan klik egiteko edo informazio pertsonala emateko eskatuz, hala nola banku-kontuaren zenbakia eta datu pertsonalak.

Iturria: EITB
Iturria: EITB
Iturria: EITB

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutako gehienok erabiltzen dugu Internet egunero erosketak egiteko, are gehiago Eguberri garaian, eta zibergaizkileek hori ondo baino hobeto dakite. Hala, erosketa-bolumen handi hori baliatzen dute iruzur egiten saiatzeko eta erabiltzaileen informazio pertsonala lortzeko, batez ere datu garrantzitsuetara eraman lezakeena, hala nola kreditu-txartelen saioaren hasierako informaziora edo 'online' bankara.

Online denda faltsuak dira izarra, baita "berehala erantzuten ez baduzu, 48 ordutan itxi dezakegu zure Amazoneko kontua", edo "pakete bat zain duzu" dioten mezu elektronikoak ere, esteka maltzurretan klik egiteko edo informazio pertsonala emateko eskatzen dutenak, hala nola banku-kontuaren zenbakia eta datu pertsonalak.

Iturria: EITB

Iturria: EITB

Testuinguru horretan erabiltzaileak prest egon behar du tranpan ez erortzeko eta informazioa lapurtzea saihesteko.

Nola saihestu Gabonetan gisa horretako iruzurrak

- URLa egiaztatu: iruzurgileek benetakoen antzeko domeinu faltsutuak erabiltzen dituzte. Garrantzitsua da webgunearen helbidea arretaz berrikustea.

- Mezuen testuak eta diseinuak ondo aztertu: askotan akats ortografikoak edo hizkuntza akatsak izaten dituzte.

- Seguruak ez diren tokietan ez egin ordainketarik. Ordainketa-metodo seguruak erabili, eta ohikoak ez diren aukerekin tentuz ibili.

- Egia izateko onegiak diruditen eskaintzen benetakotasuna egiaztatu.

- Garraiolariarekin zuzenean egiaztatu entrega-jakinarazpen oro, eta ez egin klik eskatu ez diren testu-mezuetako edo mezu elektronikoetako esteketan.

- Ez erosi ezezagunak diren tokietan opari-txartelik, hori iruzur-seinale argia baita.

- Kontuz ibili sare sozialetako iragarkiekin, eta, horren ordez, saltokiaren webgune ofizialean zuzenean sartu, eskaintza egiazkoa den baieztatzeko.

- Segurtasuna babesteko neurriak hartu. Ordenagailuan segurtasun-tresnak instalatzea, hala nola antibirus on bat, oso garrantzitsua da.

Zer egin iruzurra egin badizute

Bankura edo kreditu-txartelaren hornitzailearengana jo berehala, eta salaketa jarri. Halaber, garrantzitsua da erosketari dagokion dokumentazioa biltegiratzea, hala nola mezu elektronikoak eta ordainagirien mezuak, iruzur bat gertatuz gero gerta daitezkeen ikerketa-prozesuetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak