Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: EITB Maratoia, azaroko KPIa eta Euskaraldiaren 4. edizioaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB Maratoia. Argazkia: EITB Media
EITB Maratoia
EITB Maratoia. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-EITB Maratoia: 2023ko EITB Maratoiak egun handia biziko du gaur, "Minbiziaren Aurka Aukera Berriak" lelopean. Urtero bezala, egun berezia izango da, eta bertan bilduko dena minbizia ikertzera bideratuko da. Asko dira ekarpenak egiteko moduak, eta denak daude jada martxan: Banku-transferentzia bidez, BIZUM bitartez (dohaintza solidarioa: 33478) eta EITB Maratoiaren webgunean online dohaintza eginda.

-Azaroko KPIa: Estatistika Institutu Nazionalak azaroko KPIaren datua zehaztuko du. Aurreratu zutenez, % 3,8an kokatu zen Kontsumo Prezioaren Indizea iragan hilabatean, eta horrek pentsioen igoera dakar 2024ra begira. Gaur baieztatuko dute igoera, behin betiko datua argitaratzen dutenean.

-Euskaraldiaren 4. edizioaren aurkezpena: Besteak beste, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak hartuko du parte Euskaraldiaren laugarren edizioaren aurkezpen ekitaldian, Donostian (Tabakaleran). Prentsaurreko horretan emango dute jakitera noiztik nora egingo den Euskaraldiaren edizio berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Minbizia bideoak Gaixotasunak bideoak KPI gaur Gizartea Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Maratoia 2024 EITB Erretirodunak azken ordukoa Euskaraldia