Gizartea -
Indarkeria matxista
20 urteko gazte bat espetxeratu dute Iruñean, emakume bat bortxatzeagatik
Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, hiriko alde zaharrean gertatu zen erasoa. Antza, erasotzaileak emakumea bortxatu zuen eta, jarraian, poltsa eta mugikorra lapurtu zizkion.
EITB MEDIA
Epaileak 20 urteko gizonezko bat espetxera bidali du, asteburuan, Iruñeko alde zaharrean, 56 urteko emakume bat bortxatu eta lapurtzeagatik, Udaltzaingoak sare sozialetan jakitera eman duenez.
Erasoa Nafarroako Artxibo Nagusiaren inguruan gertatu zen, eta horren ondorioz, poliziek gaztea atxilotu egin zuten. Biktimak salaketa jarri zuen sexu-erasoagatik eta erasoltzaileak poltsa eta mugikorra lapurtu zizkiola gaineratu zuen. Erasoaren ustezko egilea astelehen eguerdian atxilotu zuten, Antsoainen.
Nafarroako Gobernuak "gaitzespen sakona" adierazi du gertatutako sexu-erasoaren aurrean, eta, aldi berean, babesa eta elkartasuna helarazi die biktimari eta haren ingurukoei.