Gizartea -
2030EKO MUNDIALA
INOZENTADA: ZETAK taldeak 2030eko Munduko Futbol Txapelketako kanta egingo du San Mamesen hautagaitzarentzat
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, San Mameseko hautagaitzak hainbat enkargu egin ditu 2030ko Mundialari begira. Lan horien atzean, aurrerapausoak eman direla atzeman daiteke.
EITB MEDIA
Galderak airean jarraitzen duen arren, argi dago San Mames 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitzetako bat izatetik gertu egon daitekeela.
Baldintza ugari betetzen ditu partidak jokatuko diren tokietako bat izateko: kategoria oso gorena duen estadioa da, eta Bilbok ere nota altuak ditu mugikortasunari, segurtasunari edota eskaintzen dituen zerbitzu orokorrei dagokienez.
Baina, faktore horiekin guztiekin batera, hautagaitzak hainbat enkargu egin ditu, San Mames egoitza ofiziala izateko aurrerapauso garrantzitsuak erakus dezaketenak.
Horietako bat, EITB Mediak jakin ahal izan duenez, hautagaitza honetarako abesti esklusibo bat sortzea izan da: Pello Reparaz Zetak taldeko liderrari enkargatu diote, hain zuzen ere.
Kontsultatutako iturrien arabera, hautagaitzaren arduradunek talde horren eta bere buruaren alde egin dute, Pello Reparaz musika arloko "Oscar de Marcos" edo "Mikel Oiarzabal" delako. "Toki guztietan ondo jokatzen du", argudiatu dute.
Datozen egunetan jakingo dugu enkargu horren atzean zer dagoen, eta San Mames Mundialeko egoitza ofizial izango den ala ez.