Gizartea -

EUSKARAREN AURKAKO EPAIA

Donostiako Udalak helegitea aurkeztuko du euskararen aurkako azken epaiaren kontra

Donostian udaltzain izateko euskararen B2 hizkuntza-eskakizuna izatea ez dela beharrezkoa ebatzi du Donostiako epaitegi batek. Horren harira, Goiak uste du epai horrek ez dituela euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzen.

Eneko Goia Donostiako alkatea artxiboko irudi batean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Eneko Goia Donostiako alkatea artxiboko irudi batean
Eneko Goia Donostiako alkatea artxiboko irudi batean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak helegitea aurkeztuko du Gipuzkoako hiriburuko epaitegi batek euskararen aurka emandako azken epaiaren kontra, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez. Eneko Goia alkatearen arabera, euskararen normalizazioaren aurkako "erasoa" da eta euskal hiztunen eskubideak zalantzan jartzen ditu.

Zehazki, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako 3 zenbakiko Epaitegi batek baliogabetzat jo du Donostiako Udalak 2022ko abenduaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrean onartu zuen Udaltzaingoaren lan-deialdia, euskararen B2 hizkuntza-eskakizuna izatea eskatzen zuena.

Goiak gogoratu duenez, ez da euskararen baldintza hori zalantzen jartzen duen eta administrazio publiko bati eragiten dion lehen epaia. Dena den, uste du epai horrek ez dituela euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzen, eta "kolpe bat" dela euskararen normalizazioan eta baita ere euskararen biziberritze prozesu horretan.

Edozein kasutan eta aurrera begira ere, Donostiako Udalak euskararen biziberritzearen alde eta euskararen normalizazioaren alde "buru belarri" lanean jarraituko duela gaineratu du. 

Donostiako Udalak euskarari buruzko epaiari helegitea jartzeko hartutako erabakia babesten duela adierazi du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua ere badenak gaineratu duenez, azken sententziak kargu publiko bat lortzeko eskubidea "lehenesten" du donostiarrek arreta euskaraz jasotzeko duten eskubidearen aurrean.

Donostiako Udalak euskarari buruzko epaiari helegitea jartzea babesten du Jaurlaritzak
Donostiako Udalak euskarari buruzko epaiari helegitea jartzea babesten du Jaurlaritzak
Donostiako Udalak euskarari buruzko epaiari helegitea jartzea babesten du Jaurlaritzak

1:42

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia ere ildo beretik mintzatu da eta epaia gure lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan hitz egiteko herritarrek duten eskubidearen aurkakoa da. Gaineratu duenez, "adostasun politiko oso zabala dago langile publikoek bi hizkuntza ofizialak ezagutu ditzaten eta hizkuntza eskubideak errespetatu daitezen.

Aitzitik, bestelako balorazioa egin du Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak. Epaileak eta epaitegiak euskararen normalizaziorako legea aplikatzen ari direla nabarmendu du eta ez dagoela euskararekiko sentsibilitate faltarik. Subijanak ez du uste lege esparruak huts egiten duenik, eta auziaren muina interpretazioan dagoela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Euskaraz Donostiako informazioa Gipuzkoako albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia Eider Mendoza albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy