Gizartea -

EGURALDIA

Asteburu eguzkitsua izango dugu, tenperatura maximoen igoerarekin

Asteburua tenperatura minimo hotzekin eta barnealdean izotzarekin hasiko da, baina 10:0etataik aurrera eguzkia nagusi izango da eta tenperatura maximoak igoko dira. Igandean tenperatura epela izango da berriro, baina hodeiak ugarituz joango dira eta arratsaldean tarteka zaparradak botako ditu.

Zurriolako hondartza. Argazkia: EITB Media.
Zurriolako hondartza
Zurriolako hondartza. Argazkia: EITB Media.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburua tenperatura hotzekin eta izotzarekin hasiko da Euskadiko barnealdean. Tenperatura minimoak eta izozteak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du datorren gauerditik larunbateko 10:00ak arte. Hala ere, 10:00etatik aurrera giro eguzkitsua eta epela nagusituko da. Tenperatura maximoak 10 ºC inguru igotzea espero da.

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira barnealdean, eta kostaldean giro eguzkitsuarekin eta hego haizearekin jarraituko dugu. Ez da prezipitaziorik espero. Maximoak altuagoak izango dira, eta 15 °C-ra iritsiko dira kostaldetik gertu.

Igandean hegoaldeko haizeek giro epelagoa utziko dute, tenperatura minimoetan nabarmenagoa izango dena, eta izotza egiteko arriskua desagertuko da. Egunean zehar hodeiak ugaritu egingo dira, eta tarteka zerua nahiko estalita egongo da. Euri gutxi egingo du, baina egunaren bigarren partean zaparradaren bat botako du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak