Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

17 urteko kartzela-zigorra ezarri diote 2022an Tuteran emaztea hil zuen gizonari

Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak akordioa lortu dute eta epaiketa bertan behera geratu da. Sara Pinaren gorpua 2022ko urtarrilaren 10ean aurkitu zuen Poliziak indarkeria zantzuekin bikotearen etxebizitzan.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioa 17 urteko kartzela-zigorra ezarri dio astearte honetan Jose Maria Uruñuelari, 2022ko urtarrilaren 7an Sara Pina Yeregui emaztea lanbankadaz hiltzeagatik. Izatez Cortesko bizilaguna, Erriberako hiriburuan partekatzen zuten etxebizitzan lo zegoela hil zuen gizonak 38 urteko emaztea.

Akusazioen eta defentsaren artean lortutako akordioan, auzipetuaren jokabidean ahaidetasunaren astungarria eta drogazaletasunaren aringarria aintzat hartu dira.

Gainera, zaintzapeko askatasun-neurri bat ezarri zaio, 10 urtekoa, espetxe-zigorraren ondoren bete beharrekoa , bai eta 27 urteko debeku bat ere, biktimaren senideekin komunikatzeko edo Cortesera joateko, han bizi baitira.

Zigorraz gain, kondenatuak 65.000 euro ordaindu beharko dizkio biktimaren guraso bakoitzari, eta 75.000 anaiari.

Gogoratuko dugu, 2022ko urtarrilaren 8ko goizaldean, emakumea lo zegoela, senarrak 5 labankada eman zizkiola. Ondoren ihes egin zuen Frantziara; handik egun gutxira atxilotu zuten Bordele ondoko herri batean.

Adostasun horrekin epaiketa bertan behera geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Erailketak