Gizartea -

Trafikoa

AP-1 autobidea itxita dago Gasteizerako noranzkoan, Legution izan den istripu larri baten ondorioz

Bi kamioik izan dute istripua. Horietako bat irauli egin da.

Iraulitako kamioia. Argazkia: Arabako suhiltzaileak
Iraulitako kamioia
Iraulitako kamioia. Argazkia: Arabako suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11:10ean Legution gertatu den trafiko istripu larri baten ondorioz, AP-1 autobidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 11:50ean Eibarrerako noranzkoa ireki dute.

Bi kamioik izan dute istripua, eta horietako bat irauli egin da.

Ezbeharrean pertsona bat zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gorbeialdea albisteak AP-1eko berriak