Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Adin nagusiko hiru lagun zauritu dira Iruñean, zebra-bide batean izan den istripuan

Istripua 13:37an gertatu da, Ezkirotz kaleko 6. zenbakiaren parean. Hiru emakume oinezkoen pasabide bat gurutzatzen ari zirenean, auto batek harrapatu egin ditu. Zaurituak emakumeetako bi eta ibilgailuaren gidaria dira.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

90, 77 eta 78 urteko hiru pertsona zauritu dira larunbat honetan Iruñean, Ezkirotz kaleko 6. zenbakiaren parean izandako harrapaketa batean. Zaurituetako bi zebra-bidetik igarotzen ari ziren bi emakume dira, eta hirugarrena, ibilgailuaren gidaria.

Emakumeetako batek, 90 urtekoak, traumatismo kraneoentzefalikoa eta kolpeak ditu, eta besteak, 77 urtekoak, aurpegiko traumatismoa eta eskuineko hankan zauriak. Gainera, hirugarren emakume bat ere harrapatu du ibilgailuak, baina ez dute ospitalera eraman behar izan.

Ibilgailuaren gidaria, 78 urteko gizonezkoa, ere, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, gerrialdean traumatismo arina baitzuen.

Istripua 13:37an gertatu da, hiru emakumeak oinezkoentzako pasabide bat gurutzatzen ari zirenean. Oinezkoak harrapatu dituen ibilgailuak seinale bat eta farola bat jo ditu hiru adinekoak harrapatu ostean.

Iruñeko Udaltzaingoak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzea gaur