Gizartea -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Legebiltzarraren desegitea eta su-eten negoziazioak Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Alerta laranja euriagatik: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du gaurko eta biharko 24 orduz botako duen prezipitazio handiagatik Bizkaian eta Gipuzkoan. Izan ere, metro koadroko 80 litro bota ditzakeela aurreikusi dute, bereziki ipar isurialdean. Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean 40 eta 80 litro artean eroriko omen dira, Arabako lautadan 40-60 litro, eta 20-40 litro Arabar Errioxan (lurralde horretan ez da abisurik indarrean).
-Legebiltzarraren desegitea: Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarra desegitea arautuko duen dekretua sinatuko du gaur, eta bihar, otsailaren 27ean, EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute testua, baita apirilaren 21eko hauteskunde deialdia ere. Hurrengo urratsa Hauteskunde Batzordea eratzea izango da (martxoaren 1ean egingo dute).
-Su-etenari buruzko negoziazioak Gazan: Israelek erabaki du negoziazioekin jarraitzea Hamas talde islamiarrarekin su-eten akordio batera iristeko asmotan. Benjamin Netanyahu lehen ministroaren hitzetan, Rafahren aurkako lur erasoa atzeratu lezake horrek "neurri batean". 1,4 milioi lagun bizi dira han, metatuta.