Gizartea -

ALERTA METEOROLOGIKOAK

Abisu horia ezarri dute haizeagatik, ostiral gauetik larunbat goizera arte, Bizkaian eta Gipuzkoan

Abisu horia 21:00etatik larunbateko 03:00ak arte egongo da indarrean. Bizkaian eta Gipuzkoan, 100 km/h-ko haize boladak neurtu daitezke; Araban, haize-boladak 50-70 km/h-koak izan daitezke.

Haizea Donostian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Haizea Donostian, artxiboko irudi batean
Haizea Donostian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du haizeagatik ostiraletik larunbaterako gauean, Bizkaian eta Gipuzkoan, zenbait puntutan 100 km/h-tik gorako haize boladak espero baitituzte.

Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, abisu horia 21:00etatik larunbateko 03:00ak arte egongo da indarrean. Hego haizea zakar ibiliko da, batez ere, Bizkaiko mendebaldeko eta Gipuzkoako ekialdeko mendi inguruetan, 100 km/h-tik gorako ufadak neurtuko baitira bertan, eta 80-100 km/h-koak, gainerako haizeguneetan. 

Bizkaiko eta Gipuzkoako toki babestuetan, berriz, 70-80 km/h-ko boladak espero dituzte.

Araban, berriz, haize ufadak 60-80 km/h-koak izan daitezke haizeguneetan eta 50-60 km/h-koak toki babestuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak EAE albisteak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak