Gizartea -

Elkarrizketa Eadio Euskadin

Borjako alkatea: 'Cecilia gehiegi saiatu zen'

"Ezin dut gertatzen ari dena ulertu, ikusmin guzti honek gainezka egiten dit", esan du Francisco Miguel Arillek, Ecce Homoaren "zaharberritzeak" sortutako iskanbila guztiaren harian.

Ecce Homoaren gertaerak milaka pertsona erakarri ditu Borjara. EITB.
Ecce Homo Borja | Alkatea: 'Cecilia gehiegi egiten saiatu zen'
Ecce Homoaren gertaerak milaka pertsona erakarri ditu Borjara. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Miguel Arill Borjako alkateak Cecilia Gimenezek egindako ulertzen saiatzeko eskatu dio jendeari. 81 emakumezkoa daherriko Ecce Homoaren "zaharberritzearen" arduraduna, eta, alkatearen hitzetan, gertatutakoa "Cecilia gehiegi egiten saiatu zelako" jazo da.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Arill erabat harrituta dagoela onartu du Ecce Homoarekin gertatutakoak mundu osoan izandako oihartzunagatik: "Borja mundu osoko hedabideetan agertu da: Argentinako telebistaren bisita izan dugu, AEBetatik eta Ingalaterratik deitu digute..."

Publizitateak milaka pertsona erakarri ditu Zaragozako herri txikira, turistak eta jakinminak jotakoak. "Egoerak gainezka egin dit, ezin dut gertatzen ari dena ulertu", esan du alkateak. "Rembrandten edo Goyaren artelana izango balitz, ulertuko nuke, baina Hecce Homoak ez du baliorik, ez dut ulertzen", azaldu du.

Zaharberritzea

Aste honetan zenbait aditu talde joango dira Borjara, Hecce Homoa konpontzeko modurik dagoen ala ez aztertzeko. "Oraindik ez dugu erabakirik hartu, adituen txostenen zain gaude", azpimarratu du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea