Gizartea -

Indrakeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizko taberna batean emakume bati eraso egin eta arma batekin mehatxatzeagatik

60 urteko gizonak bi emakumeri egin zien aurre larunbat gauean, eta horietako bat arma zuri batekin mehatxatu zuen.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko gizon bat atxilotu dute, Gasteizko taberna bateko terrazan emakume bati eraso egin eta arma zuri batekin mehatxatzeagatik.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bart gauean izan da erasoa, 23:00ak aldera. Ertzainek orduan jaso zuten abisua, Arriaga-Lakua auzoko taberna batean gizon bat sesioan zebilela ohartarazteko.

Agenteak bertaratu zirenean, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten. Antza denez, gizonak bi emakumeri egin zien aurre, eta horietako bat arma zuri batekin mehatxatu zuen, eta ipurditik indarrez heldu zion.

Horren aurrean, mehatxu eta sexu-eraso delituak egotzi dizkiote atxilotuari, eta Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute kasua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Sexu erasoak