Gizartea -

Eguraldia

Udaberri giroa izango du urtaro aldaketa dakarren asteak

Tenperatura epelak neurtuko dira han-hemen, gutxienez ostegunera arte. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egunez eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake iluntzean astelehenetik asteazkenera.

Laudio. Argazkia: Iñaki Arteta
Laudio
Laudio. Argazkia: Iñaki Arteta

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garaian garaikoa. Udaberriari behar bezalako ongietorria egingo dio eguraldiak. Tenperaturak pitin bat freskatuko badira ere, epel jarraituko du Euskal Herrian datozen egunetan ere, eta euri gutxi egingo du. 

Dena dela, asteburu eguzkitsuaren ondoren, gaur, astelehena, ezegorkortu egingo da giroa. Fronte batek eguraldi aldaketa ekarriko du: lainotu eta freskatuko du. Euria ere egingo du tarteka, bereziki Kantauri isurialdean, eguerditik aurrera. Hegoaldean hodeitza ez da horren trinkoa izango, ateri eutsiko dio eta ostarteak ere zabalduko dira. Egunaren bigarren zatian ezegonkortasuna areagotu egingo da eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki mendi inguruetan. Haizeak ipar ukitua izango du eta tenperatura jaitsi egingo da; beroenak 18-20 ºC ingurukoak izango dira.

Bihar, asteartea, goiz partean, oraindik, euria egin dezake ipar-ekialdean, baina egunak aurrera egin ahala atertu eta argitzera egingo du. Hala, arratsalderako giro eguzkitsua espero da.  Tenperaturei dagokienez, ez da aldaketa handirik espero behar.

Asteazkenerako, berriz, ere ez da aldaketa handirik espero. Asteartean baino estaliago egongo da zerua, baina euri arrastorik ez egunaren lehen partean. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta Kantauri isurialdean aurreko egunetan baino gehiago epelduko du, tenperaturak 20 ºC-ak gaindituko ditu; hegoaldean, berriz, ez da apenas igoerarik nabarituko. Arratsaldean balitke zaparrada trumoitsuak botatzea, batez ere, mendebaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba EAE albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak