Gizartea -

Kopako finala

Partiduaren atarian, ilusioa eta poza dira nagusi athleticzaleen artean

Atzerako kontaketa martxan dago, eta Athleticen 24. Errege Kopa geroz eta gertuago egon liteke.

Zale zuri-gorriak Sevillako erdialdean. Argazkia: EFE
Zale zuri-gorriak Sevillako erdialdean. Argazkia: EFE
Athletic Hiria, dagoeneko giro paregabean murgilduta

0:34

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zuria eta gorria. Ez da beste kolorerik gaur Sevillan, eta athleticzaleek denean utzi dute arrastoa. Orduek aurrera egin ahala, jai giroa berotuz doa. Zaleak prest daude, partidua hasteko geratzen diren orduak zenbatzen. Atzerako kontaketa martxan dago, eta Athleticen 24. Errege Kopa geroz eta gertuago egon liteke.

60.000 athleticzale baino gehiago udako eguraldiaz ari dira gozatzen Sevillan. Erdiek, baina, ez dute Cartujara sartzeko aukerarik izango. Athleticek 20.000 sarrera zituen gordeta, eta beste 10.000 zeuden lurralde federazio, klub eta gainerako konpromisoen artean banatzeko.

Sevilla dorrea merkataritza-gunetik gertu dagoen banderen orubean, 11:30ean ireki dute Athletic Hiria, eta 02:00etan itxiko dute, partidaren ondoren.

Bilboko aireportutik gaur sei hegaldi atera dira, hiru berezi eta beste hiru ohikoak. Gainerakoan, beste aireportu batzuetatik konexioa eginda iritsi dira batzuk Sevillara. 

Sevillako aireportuak, bestalde, 100 hegaldi baino gehiago (54 iritsiera eta 52 irteera) hartuko ditu igandera bitarte, denak Kopako finalaren harira antolatutakoak. Aparteko zerbitzu horrek aireportuaren ohiko zerbitzuarekin bat egin ahal izateko, larunbatetik iganderako gauean zabalik izango dira instalazioak.

Ilusioz betetako maletak Bilboko aireportuan
Ilusioz betetako maletak Bilboko aireportuan
Ilusioz betetako maletak Bilboko aireportuan

0:38

Renfek Bilbo-Sevilla tren konexioa indartu du (geldialdia egiten du Madrilen). Guztira, 17.000 billete zeuden eskuragarri, baina guztiak saldu dituzte, banaka batzuk kenduta. 

Sevillako Udalaren aurreikuspenen arabera, 2.000 ibilgailu inguru heldu dira hirira, auto pribatuak, taxiak eta autokarabanak (700 bat) tartean. Horietako batzuk ostegunean abiatu ziren San Mameseko zabalgunetik: 

Bilboko kuadrillarik dotoreena Sevillara bidean da
Bilboko kuadrillarik dotoreena Sevillara bidean da
Bilboko kuadrillarik dotoreena Sevillara bidean da

0:36

BlaBlaCar autoa partekatzeko zerbitzuak, esaterako, 200 bidaia baino gehiago ditu aurreikusita Bizkaitik Sevillara. Udaberriko asteburuetan 10 baino gutxiago izaten dira. Horrela, joan den asteburuan baino % 50 bidaiari gehiago heldu dira plataforma horren bidez Andaluziako hiriburura. 

Erauntsi zuri-gorriak 60.000 ostatu plaza ditu Sevillan. Sevillako Hotelen Elkartearen arabera, plaza guztiak bete dituzte. "Oso okupazio altua dugu, espero zen bezala, litekeena da % 100era iristea. Badaude logelak eta oheak, baina zaila da topatzea; oso gutxi geratzen dira, hori bai", esan dute elkarteko iturriek. 210 hotel daude Sevilla hirian bertan. 

Egoera ikusita, askok eta askok hiriburutik kanpoko ostatuak aukeratu dituzte, edo hegoalderago dauden udalerrietakoak. 

Sevillak kolore zuri-gorria du
Sevillak kolore zuri-gorria du
Sevillak kolore zuri-gorria du

0:38

Bizkaia, gau handirako prest

Bilbon ere urduritasuna eta emozioa dira nagusi. Goizetik mukuru beteta dago Bizkaiko hiriburua, makina bat baitira Sevilla beharrean, San Mames eta inguruak hautatu dituzten jarraitzaileak.

Horiek horrela, Bilbon ere orro egingo dute lehoiek. 

Athleticek 19:00etan zabalduko du San Mames, jarraitzaileek partidua bertan jarri dituzten pantaila erraldoietan ikus dezaten. 

Euskaldunako Urban Hall gunean ere, pantaila erraldoi bat jarri dute 1.000 zalerentzat. Sarrera doakoa izango da. Musika eta ostalaritza zerbitzua eskainiko dute bertan, 20:00etatik aurrera.

Bilbon, guztira, zazpi pantaila erraldoi jarri ditu Udalak, auzoetatik sakabanatuta: hiru Santutxun, bat Iralan, bat Errekalden, bat Ugarte Plazan (Otxarkoaga) eta bat Plaza Barrian.

Bizkaiko beste hainbat udalerritan ere, gauza bera egin dute. Barakaldon, Portugaleten, Muskizen, Ortuellan, Abanton, Zallan, Sopuertan, Getxon, Sopelan, Leioan, Etxebarrin, Durangon, Gernika-Lumon, Zornotzan, Lemoan eta Igorren pantailak jarri dituzte kalean, zaleek partidua elkarrekin ikusteko.

Bizkaia osoa zuri-gorria da
Bizkaia osoa zuri-gorria da
Bizkaia osoa zuri-gorria da

0:40
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Athletic Futbola Kirolak Bilbo Errege Kopa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak