Gizartea -

Indarkeria matxista

Errudun jo dute 2022an Bilbon emaztea hil zuen gizona, azpikeriaz egindako hilketa egotzita

Krimena aitortu izana aringarri gisa onartu dio epaimahaiak Rebeca Huayta zenaren senarrari.

Rebeca Huaytaren senarra, epaiketaren hasieran. EFE
Rebeca Huaytaren senarra, epaiketaren hasieran. EFE
Rebeca Huaytaren senarra, epaiketaren hasieran. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022an Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean bikotekidea hil zuen gizona errudun jo du epaimahaiak, azpikeriaz eta basakeriaz egindako hilketa egotzita.

Emakumeari etengabe tratu txarrak ematea ere leporatu diote gizonari, eta ez dute onartu gizonak alkoholaren eta kokainaren eraginpean jokatu izana. Dena dela, krimena aitortu izana aringarri gisa onartu diote.

Aldeek berretsi egin dituzte epaiketan egindako eskaerak. Horrela, defentsak 20 urteko espetxe zigorra eskatu du hilketagatik eta 18 hilabetekoa tratu txarrengatik. Akusazioek, berriz, 28 urteko zigorra eskatu dute.

Biktima, Rebeca Huayta (45 urte), labankadaz hil zuen senarrak, 2022ko abenduaren 28an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Erailketak