Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek sexu-erasoa egin dio 9 urteko neskato bati, Nafarroan

Akusatuari behin-behineko espetxealdia ezarri diote, biktimak eskolan eta gurasoei adierazitakoan oinarrituta.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiko epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri dio gizonezko bati, 9 urteko neskato bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Erasotzailea eta biktima lehengusuak dira.

Zigor Kodeak adingabeen aurkako sexu-erasoak zigortzeko gutxienez bi urteko kartzelaldia aurreikusten duelako hartu du epaileak behin-behinean espetxeratzeko erabakia.

Gainera, autoan azaltzen duenez, akusatua errudun dela pentsatzeko zantzu argiak ikusi ditu epaileak, neskatoak eskolan eta gurasoei adierazitakoan oinarrituta, biktimaren kontakizunak "sinesgarritasun handia" duelako.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Umeak Sexu erasoak gaur