Gizartea -

Justizia Auzitegi Nagusia

Bermeoko fraide bati 239.750 euroko iruzurra egin zion emakumearentzako 3 urteko espetxe-zigorra berretsi dute

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak uste du fraidearen "kalteberasunaz baliatu" zela akusatua, 2018 eta 2019 artean, "benetakoak ez ziren premiei" aurre egiteko dirua eskatzeko.

Bilboko Justizia jauregia, artxiboko irudi batean.
Bilboko Justizia jauregia, artxiboko irudi batean.
Bilboko Justizia jauregia, artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko fraide bati 239.750 euroko iruzurra egin zion emakumeari Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ezarritako 3 urte eta 11 hilabeteko espetxe-zigorra berretsi egin du orain EAEko Auzitegi Nagusiak (EAEAN). Dena dela, ebazpena ez da behin betikoa eta Auzitegi Gorenean helegitea jar dakioke.

EAEANk zabaldu duen oharrak dioenez, Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salak atzera bota du emakumeak jarritako helegitea. Iruzur delitua leporatu zioten, eta kartzela-zigorraz gain, sei hilabetean egunero bina euroko kalteordaina ordaintzera ere zigortu zuten. 

Bizkaiko Auzitegiak frogatutzat eman zuen emakumea 2018an fraide frantziskotarrarekin harremanetan jarri zela, baliabide gutxi zituzten pertsonei ematen zien dirulaguntza eskatzeko. Bere senarrak abandonatu egin zuela, eta hiru-seme alaba bere kargura zituela esan zion.

Epaileak ebatzi zuen fraidearen "kalteberatasunaz baliatu" zela akusatua, 2018 eta 2019 artean, "benetakoak ez ziren premiei" aurre egiteko dirua eskatzeko. Jasotako guztia itzultzea agindu bazuen ere, ez zuen hala egin.

Bermeoko Frantziskotarren kongregazioaren kontutik ateratzen zuen fraideak dirua, emakumeari emateko. Bermeoko 33 herritarrei ere eskatu zien dirua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Iruzurrak bideoak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa