Gizartea -

Fibromialgiaren eguna

Fibromialgia, Euskadin 90.000 pertsonari eragiten dion gaixotasun ikusezina

Gorputz osoan mina eragiten duen eritasuna da fibromialgia, edozein adin tartetan ager daitekeena, eta batez ere emakumeek pairatzen dutena. Igandean Fibromialgiaren Eguna denez, aurreiritziz beteriko gaixotasunari ikusgarritasuna eman nahi izan diogu.

ITURRIA: EITB MEDIA
ITURRIA: EITB MEDIA
Zer ezaugarri ditu fibromialgiak eta zeintzuk dira sintoma nagusiak?

0:21

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 90.000 pertsona minez bizi dira Euskadin fibromialgiak jota, eta eta hamar gaixotik bederatzi emakumeak dira, 30 eta 50 adin tartekoak gehienak. Mila aurpegi dituen gaixotasuna da, eta, kasu askotan, urteak ematen dituzte pazienteek diagnostiko bat izan arte. Igande honetan, maiatzak 12, Fibromialgiaren Nazioarteko Eguna dela eta, ikusgarritasuna eman nahi izan diogu gaitzari; izan ere, onespenik ezari egin behar izaten diote aurre fibromialgia duten gaixo gehienek.

Gorputz osoko mina, nekea eta indarberritzen ez duten loaldiak dira fibromialgiaren bereizgarri nagusiak. Medikuek, gaixotasun honen diagnostikoa egiteko, gorputzean min ematen duten 18 puntu bilatzen dituzte. "Punto gatillo" izenarekin ere ezagunak, bizkarrezurrean, lepoan, bizkarraldean, gerrian, ukondoan, belaunetan, aldakan... bilatzen dituzte puntu mingarri horiek.

Mina konstantea izan ohi da. Batzuetan handiagoa, beste batzuetan txikiagoa, baina mina etengabe hor izaten dute gaixoek. Askotan, eguneko orduen arabera aldatuz doa mina, edo egindako jarduera fisikoarekin arabera. Eguraldi aldaketek ere maiz eragiten dute, baita lo faltak edo estresak ere.

Min kroniko horrez gain, bestelako sintomak ere sor ditzake fibromialgiak, hala nola, nekea, loaren alterazioak, esnatu ondoko zurruntasuna, buruko mina, depresioa, antsietatea edo digestio-aparatuko arazoak.

EITB MEDIA

Sentsibilizazio zentraleko sindromeak gizartean ikusezinak direnez, ikusezintasun horrek arazo psikologiko eta sozialak sortzen dizkie maiz gaixoei. Kasurik gehienetan, gainera, urteak igarotzen dira pertsona batek lehen aldiz medikuarenera jotzen duenetik diagnostiko bat jasotzen duen arte, horrek dakarren guztiarekin. Jatorria ezezaguna bada ere, azken boladan, faktore genetikoa ari da indarra hartzen.

Juncal, fibromialgia duen gaixoa: ''Urte asko eman nituen zer nuen jakin gabe. Suizidioa egunero buruan nuen''
Juncal, fibromialgia duen gaixoa: ''Urte asko eman nituen zer nuen jakin gabe. Suizidioa egunero buruan nuen''
Juncal, fibromialgia duen gaixoa: ''Urte asko eman nituen zer nuen jakin gabe. Suizidioa egunero buruan nuen''

1:59

Gaur gaurkoz ez dago sendabiderik, nahiz eta tratamenduan aurrerapen handiak egin diren azken hamarkadan. Hala ere, ikerketa gehiago eskatzen dute gaixoek, eta borrokan ari dira gizartearen aitorpena lor dezaten; izan ere, ikusezina izateaz gain, aurreiritziz eta estigmaz beteriko gaitza ere bada fibromialgia.

''Fibromialgia abordatzen'', kirol erronken bidez kontzientziazioa pizteko proiektua
''Fibromialgia abordatzen'', kirol erronken bidez kontzientziazioa pizteko proiektua
''Fibromialgia abordatzen'', kirol erronken bidez kontzientziazioa pizteko proiektua

2:16

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba EAE gaur Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak