Gizartea -
LAN IREKIA
"Herri ekimenek funtsezko beharrak teknologia bidez asetzen dituzte"
Lan Irekiak, herritarren ekimenak garatzeko plataformak, Euskadiko herritar-ekimenen mapa interaktiboa aurkeztu du.
Erredakzioa
Herritarren ekimenak garatzeko plataformak , Lan Irekiak, asteburuan aurkeztu du 50etik gora euskal proiektu identifikatzeko Euskal gizartean eragina duten herritar-ekimenen mapa interaktiboa. Javier Creus zuzendariaren arabera, "herri-ekimenek gizartearen beharrak asetzen dituzte teknologia erabiliz".
Herritar-ekimenen mapa interaktiboa aurkezteko iragan larunbatean Donostiako San Telmo Museoan egin zen ekitaldian, erakundeen eta enpresen arteko laguntza eskatu zuen Lan Irekia plataformako zuzendariak,ekimen ezberdinekin aliantzak sortu ahal izateko.
Lan Irekiaren helburua zein den gogorarazteaz gainera, Creus-ek teknologiaren bitartez buruan ditugun arazo horiei erantzuna emateko beharra azpimarratu nahi izan zuen. Proiektuan buru belarri ibili diren 20 profesionalak ere ez zituen ahaztu.
Gizartean eragina izango duten berrikuntzakEnpresa eta erakundeei herri ekimenak bultzatzen laguntzeko deia luzatzeaz gain, datorren urriaren 30ean egingo den saioan parte hartzeko gonbitea luzatu zen, eta gizartean eragina izango duten berrikuntzen beharra nabarmendu zen.
Mapa interaktibo honek alor ezberdinetan ekimen berritzaileak dituzten pertsonengana, enpresengana edo erakundeengana sarbidea errazten du. Lan Irekia-ren webgunea hiru ardatz nagusitan banatzen da: gaien zerrenda, teknologiaren erabilera eta eragin geografikoa.
50 ekimenek izena eman dute, oraingoz"Herritarren ekimenen eragina handitzeko ibilbide luzea dugu aurretik", esan zuen Javi Creus-ek. Izena eman nahi duen edozein ekimenentzako prozesuak irekita jarraitzen du.
Behar teknologikoez gain, ekimenek batez ere hedapen eta ezagutza falta azpimarratzen dute, baita aholkularitza falta eta finantzazioaren beharra ere. Eitb.com-ek Lan irekiaren hedapenean parte hartzen du.
Partaidetza txikiak batuz lor daitezkeen eragin handiak irudikatzeko asmoz, paperezko tutuekin egindako irudi batekin amaitu zen saioa.