Gizartea -
Bideo erotikoa hedatzeagatik
Yebeneseko alkatea inputatu gisa deklaratzera deitu dute
Pedro Acevedo (PP) alkateak ''kontzientzia garbi'' duela dio. Bideo erotikoa herriko udaletxetik bertatik hedatu zela salatu zuen Olvido Hormigos zinegotzi sozialistak.
Erredakzioa
Orgaz herriko (Toledo) lehen auzialdiko eta instrukziozko 1 zebakiko epaitegiak Yebeneseko (Toledo) alkatea, Pedro Acebo (PP), deklaratzera deitu du, lehengo astean Olvido Hormigos zinegotzi sozialistak bere bideo erotiko bat hedatu zutela eta salaketa bat egin eta gero.
Epaitegiko iturriek adierazi dutenez, ez da leporatze formala, baina hil honen 27an "gertaerak argitzeko asmoz, bere abokatuarekin auzitegira joatea bermatzeko" egin dute eskaera.
Pedro Acevedo udalerriko alkateak ''kontzientzia garbi'' duela eta Olvido Hormigos zinegotzi sozialistaren bideoaren hedapenean lagundu ez duela dio, gertuko iturriek iragarri dutenez.
Hiru salaketaYebenes herriko zinegotzi sozialistak azkenean ez zuen dimisioa aurkeztu, hasieran iragarri zuen bezala, eta dagoeneko hiru salaketa jarri ditu. Azkena, lehengo astean, bideoa udaletxetik bertatik hedatu zela ziurtatu eta gero.
Orain arte, zinegotziaren laguna zen futbol jokalari gazte bat soilik inputatu dute.