Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Joan den astean Madrilen bikotekideak hil zuen emakumearen burua topatu dute poltsa baten barruan
Soto del Real herrian aurkitu dute emakumearen burua, sastraka artean. Ikertzaileen arabera, joan den astean hil zuen gizonak emakumea tirokatuta etxebizitza batean, eta ondoren, burua moztu zion.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joan den astean Madrilen bikotekideak hil zuen emakumearen burua topatu dute poltsa baten barruan. Ekainaren 18an izan zen hilketa, Soto del Real herriko txalet batean. Erretiroa hartuta zegoen polizia batek tiroz hil zuen emaztea, eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
Guardia Zibilak aurkitu zituen bi gorpuak etxearen barruan. Emakumearen gorpuak burua moztuta zuen, eta haren bila ari ziren igandetik ikertzaileak. Etxetik 200 bat metrora aurkitu dute, gaur, sastraka artean ezkutatuta, poltsa baten barruan.
Antza, bizilagun batek eman du abisua, usain txarra atzeman ondoren.