Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Tanzaniako istripua, Jokin Perona hil da, eta Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Ezbeharraren lekua. EITB Media
Ezbeharraren lekua.
Ezbeharraren lekua. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Tanzaniako istripua: Ngorongoroko kontserbazio-eremuan (Tanzania) igandean izandako jeep istripuan zauritutako aita-semeak, Iñigo eta Ignacio Lomas getxoztarrak, Nairobiko ospitale (Kenya) batean dituzte atzotik, tratamendua jasotzen. Zorigaiztoko ezbeharrean Elena Renteria eta Ines Lomas, familia bereko ama-alabak hil ziren. Euren gorpuak aberriratzeko lanean ari dira jada. 

- Jokin Perona hil da: Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatua zendu da bart, Zamoran bizikletan zihoala auto batek harrapatuta. 46 urteko politikaria 10 urteko semearekin zihoan, eta adingabea onik atera da. 

- Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera: Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaietan, egun handia dute gaurkoa etxeko txikiek. Hala, umeei zuzendutako ekitaldi ugari izango dira Arabako hiriburuan; garrantzitsuena eguerdian izango da, Edurneren eta Zeledon txikiren jaitsierarekin. Aurten Alazne Rubiok eta Ioritz Esperanzak haragituko dituzte pertsonaiok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Afrika Nazioartea EAJ-PNV Gipuzkoa Gasteizko jaiak Getxo albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Umeak Gipuzkoako Foru Aldundia