Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Polizia ohi batek bikotekide ohia eta egungo bikotea hil ditu Katalunian
Gizon batek bere bikotekide ohia tiroz hil du Rubin, Bartzelonan, eta, ondoren, egungo bikotekidea ere hil du Castellbisbaleko bere etxean. Erasotzailea bere buruaz beste egin du, Mossoek jakitera eman dutenez.
EITB MEDIA
Gizon batek bere bikotekide ohia tiroz hil du Rubin, Bartzelonan, eta, ondoren, egungo bikotekidea ere hil du Castellbisbaleko bere etxean. Erasotzailea bere buruaz beste egin du, Mossoek jakitera eman dutenez. Hilketa hauek indarkeria matxista gisa ikertuko dituzte. Hiltzailea erretiroa hartuta zuen Espainiako Poliziako komisario bat da.
Mossoek azaldu dutenez, gizonezkoak 60 urte inguruko bikotekide ohia hil du Rubi-n, eta ondoren, bere egungo bikotea, Castellbisbalen, bere buruaz beste egin aurretik.
Azken hilketa hauen ondoren, guztira 31 emakume hil dituzte euren bikotekide edo bikotekide ohiek urtea hasi zenetik.