Gizartea -

Bahiketa Donostian

'SMS bidez jakin dut haurra bahitua zela'

Jakin gabe, Donostian jaioberria bahitu duen emakumea eta haurra eraman ditu ibilgailuan taxilari batek. ''Bere alaba balitz bezala hitz egiten zion'', azaldu du.

Jaioberria bahitu duen emakumea eta haurra eraman dituen taxilaria. EITB
Jakin gabe, Donostian jaioberria bahitu duen emakumea eta haurra eraman ditu ibilgailuan taxilariak
Donostiako bahiketa: emakumea eraman duen taxilaria elkarrizketatu du ETBk

03:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabi taxilariarentzat eguneko lehen bidaia zen, eta, itxura guztien arabera, bidaia arrunta. Donostiako ospitalean bahitu berri zuten jaioberria berarekin zeraman emakumea hartu du ibilgailuan, eta, hasiera batean behintzat, ez du susmorik hartu.

Aurretik, eta umearen gurasoak lo zeudela aprobetxatuz, haurra hartu eta Donostia ospitaletik alde egin du emakumeak. Taxia gelditu eta, bertan, Herrera arteko bidea egin du.

''SMS bidez jakin dut haurra bahitua zela'', esan du taxi gidariak. Bahiketaren berri emanaz, abisua igorri du SMS bidez Ertzaintzak, eta orduan jaso du Xabik mezua.

Bidean, berea balitz bezala hitz egiten zion emakumeak haurrari, gidariak kontatu duenez. ''Aulkia erosi behar ziola esan dio'', azaldu du taxilariak.

Mezua jaso, eta autoan zeraman emakumearekin bat egiten zuela ikusita, ozen irakurri du Xabik SMSa. ''Ez da gehiegi larritu'', azaldu du, baina ibilgailua berehala gelditzeko eskatu du.

Bidaia bukatuta harremanetan jarri dira Ertzaintza eta taxi gidaria, eta gelditu den toki zehatza identifikatu ondoren, emakumea atxilotu dute agenteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea