Gizartea -
EUSTAT
2023an Euskadiko migrazio-saldoa positiboa izan da, baina 2022an baino migratzaile gutxiago iritsi dira
21.491 pertsona iritsi ziren iaz EAEra, 2022an baino % 5,6 gutxiago. Nolanahi ere, Espainiako estatuko immigrazioak gora egin badu ere, atzerriko migrazio-saldoa % ia 20 jaitsi da. Migratzaileek bataz beste 33 urte pasatxo dute eta gehienak gizonezkoak dira (% 52 ).
EITB MEDIA
2023an Euskadiko migrazio-saldoa positiboa izan da, hau da, migratzaile gehiago iritsi dira joan direnak baino. Nolanahi ere, 2022an baino gutxiago izan dira, % 5,6 gutxiago, alegia.
Migrazio Saldo Positiboa 20.928 pertsonakoa izan da, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen azken datuen arabera; 58.568 pertsona etorri ziren iaz Euskadira eta, aldiz, 37.023k emigratu zuten. 2022. urtearekin alderatuta, % 1,7 igo da alde egin dutenen kopurua.
Immigrazioan badago aldea, Espainiako estatuko immigrazioak gora egin badu ere, atzerriko migrazio-saldoa % ia 20 jaitsi baita.
Etorkinek bataz beste 33 urte pasatxo dute, eta gehienak gizonezkoak dira (% 52).
Hiru lurraldeetan eta hiru hiriburuetan da positiboa migrazio saldoa, baina nabarmentzekoa Gipuzkoan % 14ko galera izatea.