Gizartea -
Bahiketa Ospitalean
Kartzelatu egin dute Donostian jaioberri bat bahitu zuen emakumea
Emakumezkoak buruko gaitz bat du. Jaioberria onik itzulik zieten gurasoei.
Erredakzioa
Buruko gaitz bat duen eta asteartean Donostia Ospitalean jaioberri bat ustez bahitu zuen emakumezkoa kartzelatu egin dute, epaileak aginduta.
Udaletik jakinarazi dutenez, ustezko bahitzailea atzo eraman zuten epailearenera, eta horrek Martutenen espetxeratzea agindu zuen, aurrekari psikiatrikoak dituen arren.
Ustezko bahiketa astearte goizaldean jazo zen, 06:30ean. Ordu horretan, emakumezkoa Donostia Ospitaleko gela batean sartu zen, eta jaioberri bat lapurtu zuen, gurasoak lo zeudela aprobetxatuta.
Ondoren, osasun zentrotik atera eta taxi batera igo zen, Herrera auzorako bidean. Udaltzainek Udaletxe parean atzeman zuten, handik ordubetera.