Gizartea -

Mafia txinarra

Fuenlabradako zinegotziak dimisioa aurkeztu du

"Enperador Operazioa"-ren baitan atxilotutako Jose Borras Fuenlabradako zinegotziak atzera bota ezin den dimisioa aurkeztu du Udalaren irudia ez kaltetzeko.

Poliziak 'Enperadore Auzian' konfiskatutako materiala. Argazkia: EFE
Poliziak 'Enperadore Auzian' konfiskatutako materiala. Argazkia: EFE
Poliziak 'Enperadore Auzian' konfiskatutako materiala. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mafia txinarraren aurkako "Enperador Operazioa"-ren baitan atxilotutako Jose Borras Fuenlabradako ziengotziak atzera bota ezin den dimisioa aurkeztu du Udalaren irudia ez kaltetzeko, Fuenlabradako Udalak azaldu duenaren arabera.

Aste honetan bertan, Fuenlabradako Cobo Callejako poligonoan egin duten dirua zuritzearen eta kapital-ihesaren aurkako "Enperadore Operazioa"-ren baitan atxilotu zuten Borras. Cobo Callejako poligonoan handizkako salmenta egiten duten merkatari txinatar askoren enpresak daude.

Epailearen aurrean izan ostean, fidantzarik gabe aske utzi zuten. Hala ere, Udalari kalterik ez egiteko dimisioa aurkeztea erabaki du.

Bidali duten komunikatuaren arabera, "zinegotziak karguari uko egin dio etikagatik eta herritarrei errespetuagatik, eta alkateari, gobernukideei, talde sozialistari eta alderdi sozialistari kalte ez egiteko". Fuenlabradako alkateak dimisioa onartu du eta "erabakiaren balioa" goraipatu du. Gainera, zinegotziaren errugabetasunean sinesten duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea