Gizartea -

Trapagaranen

Bikotekideari eraso, eta etxea lehertzea mehatxatzeagatik atxilotuta

Gizonezkoak (30 urte ditu) bere burua entregatu egin du, pistola bat erabiltzeko prest zegoela adierazi ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak astelehen honetan gizonezko bat atxilotu du Trapagaranen (Bizkaia), bikotekidea erasotzea bi alaben aurrean eta etxebizitza lehertzea mehatxu egitea leporatuta.

Gizonezkoak (30 urte ditu) bere burua entregatu egin du, pistola bat erabiltzeko prest zegoela adierazi ostean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera eguerdian izan da, bizilagun batek Poliziari deitu dio Trapagarango Lehendakari Aguirre kaleko etxebizitza batean istiluak zeudela jakinarazteko.

Sestaoko Ertzaintzaren agentak eta Udaltzaingoa etxebizitzara bertaratu dira, baina tinbrea jo ostean, barruan zeuden pertsonek uko egin diote atea irekitzeari.

Poliziak bertan zeudela eta, ustezko erasotzailea balkoira urreratu da eta etxebizitza lehertzeko mehatxua egin du, pistola erabiliko zuela ere esan du. Halere, ez du behin ere erakutsi.

Agenteetako batek gizonezkoarekin hitz egitea lortu du leiho baten bitartez, eta pisuan sartzeko konbentzitu du.

Agentea behin etxean sartuta, barruan kalteak ikusi ditu, eta emakume bat eta bi haur sofan eserita zeudela ohartu da.

Gizonezkoak eskailburura joatea onartu du poliziak eskatuta, eta bertan atxilotu egin dute.

Ondoren, agenteek emakumezkoaren berri jakin nahi izan dute, eta hark bikotekideak jo egin duela eta haurrak bien alabak zirela esan die.

Biktima Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman dute, arreta medikoa izateko.

Etxebizitzan, ez dute suzko armarik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea