Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute emazteari jotzea leporatuta, Mungian

Emakumeak salatu zuenez, senarrak muturrekoak eman zizkion eztabaida baten erdian. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen arretarako telefonoa: 900 840 111 – 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Mungian (Bizkaia) bikotekideari jotzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Udaltzaingoa izan zen Ertzaintzari abisua eman ziona, etxebizitza batean emakumeen kontrako indarkeria kasua gertatu zelakoan. Ertzaintza bertaratu zenean, emakumeak zauriak zituen esku batean eta ezpainean. Emakumeak ertzainei azaldu zienez, senarrak muturrekoak eman zizkion eztabaida baten erdian.

Biktima anbulatoriora eraman zuten eta horren bikotekidea atxilotu egin zuten.

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen arretarako telefonoa: 900 840 111 – 016.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak Indarkeria matxista gaur Mungia argazkiak