Gizartea -

Loiuko aireportutik

EasyJeten Bilbo-Madril hegaldiak, bertan behera gaurtik aurrera

Zerbitzua urtarriletik zegoen indarrean. Hala ere, hegaldi merkeak eskaintzen dituen konpainia honek Genevarako eta Londreserako zerbitzuak mantenduko ditu.

EasyJetek bertan behera utzi ditu Bilbo-Madril hegaldiak. Argazkia: EFE
EasyJetek bertan behera utzi ditu Bilbo-Madril hegaldiak. Argazkia: EFE
EasyJetek bertan behera utzi ditu Bilbo-Madril hegaldiak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EasyJet hegaldi merkeak eskaintzen dituen hegazkin-konpainiak Bilbo eta Madrilen arteko hegaldiak bertan behera utziko ditu gaurtik aurrera. Zerbitzua urtarriletik zegoen indarrean.

Gaurko aurreikusita dauden hiru hegaldiak azkenak izango dira. Iberiak, Air Europak eta Ryanairrek ibilbide bera eskaintzen jarraituko dute.

EasyJetek urtarrilaren 30ean abiatu zuen Bilbo-Madril hegaldiak, Spanairrek zerbitzu bera bertan behera utziko zuela iragarri zuenetik hiru asteetara. Halaber, Air Nostrumek eskainitako Bilbo-Sevilla hegaldiak ere bertan behera utzi dituzte urriaren 28tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea