Gizartea -
Zuloaga auzoan
2 lagun armatuk Arrankudiagako supermerkatu batean lapurreta egin dute
Bi gizonezko txanoarekin eta pistola batekin supermerkatura joan dira eta lapurreta egin ostean ihes egitea lortu dute. Pistola gezurrezkoa zenaren susmoa du Ertzaintzak.
Erredakzioa
Bi gizonezkok lapurreta egin dute Arrankudiagako (Bizkaia) supermerkatu batean, Zuloaga auzoan, eta dirua hartuta eta hiru langile komunean giltzaperatuta utzita, ihes egitea lortu dute Ertzaintzak eitb.com-i baieztatu dionez.
Erasoa 08:05ean gertatu da, bertako DIA supermerkatuan. Lapurrak txanoekin eta pistola batekin joan dira eta hiru langile hartu eta komunean giltzaperatu dituzte. Langileetako batek bertatik abisua eman dio Ertzaintzari, beste bi lankiderekin batera komunean giltzaperatuta zegoela ohartaraziz, izan ere, lapurrek, aurpegiak estalita zituztela, eskuak lotu dizkiete eta bertan sartu dituzte.
Lapurrek mehatxu egin diete langileei egiazkoa edo gezurrezkoa den oraindik argitzeke dagoen pistola batekin. Hiru emakumeak komunean sartu ostean, supermerkatuko dirua hartu dute.
Ertzaintza iritsi denean, segurtasun perimetro bat ezarri du, izan ere, ez zekiten lapurrak barruan zeuden edo ihes egitea lortu zuten. Hala ere, barrura sartu direnean, ez zeudela berretsi eta hiru langileak komunetik atera dituzte.
Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitu eta lapurrak harrapatzeko. Supermerkatua, berriz, langileak askatu eta minutu batzuetara ireki dute berriro.
Bi gizonezkok lapurreta egin dute Arrankudiagako (Bizkaia) supermerkatu batean, Zuloaga auzoan, eta dirua hartuta eta hiru langile komunean giltzaperatuta utzita, ihes egitea lortu dute Ertzaintzak eitb.com-i baieztatu dionez.Erasoa 08:05ean gertatu da, bertako DIA supermerkatuan. Lapurrak txanoekin eta pistola batekin joan dira eta hiru langile hartu eta komunean giltzaperatu dituzte. Langileetako batek bertatik abisua eman dio Ertzaintzari, beste bi lankiderekin batera komunean giltzaperatuta zegoela ohartaraziz, izan ere, lapurrek, aurpegiak estalita zituztela, eskuak lotu dizkiete eta bertan sartu dituzte.Lapurrek mehatxu egin diete langileei egiazkoa edo gezurrezkoa den oraindik argitzeke dagoen pistola batekin. Hiru emakumeak komunean sartu ostean, supermerkatuko dirua hartu dute.Ertzaintza iritsi denean, segurtasun perimetro bat ezarri du, izan ere, ez zekiten lapurrak barruan zeuden edo ihes egitea lortu zuten. Hala ere, barrura sartu direnean, ez zeudela berretsi eta hiru langileak komunetik atera dituzte.Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitu eta lapurrak harrapatzeko. Supermerkatua, berriz, langileak askatu eta minutu batzuetara ireki dute berriro.