Gizartea -

Gastronomia

Hirugarren Michelin izarra, Eneko Atxarentzat

Hiru izar dituen lehenengo jatetxea da Bizkaian. Mina Bilboko lokalak bat lortu du; Arzakek, Berasateguik eta Subijanak hiru izarrei eutsi diete, eta Andoni Luis Aduriz (Mugaritz) birekin gelditu da.

Hirugarren Michelin izarra Azurmendi jatetxeko Eneko Atxarentzat

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Atxak Azurmendi jatetxeko (Larrabetzu, Bizkaia) sukaldariak hirugarren Michelin izarra lortu du. Hiru izar dituen bakarra da Bizkaian. Atxak (Zornotza, 1977) era horretan eman dio amaiera Michelin izarren pasealekuari: 2007an hasi zuen, eta 2011n jarraitu.

Sukaldaritza “plazera helarazteko etengabe bila dabilenaren bizimodua eta kultura” da bizkaitarrarentzat. Besteak beste, Adurizekin hasi zuen ibilbidea, baina txikitan etxeko janariak bere bizitza markatu zuela adierazi du.

Deniako (Alacant) bere jatetxeari izena ematen dion Quique Dacosta sukaldaria ere hiru Michelin izar jaso dituztenen olinpora igo da. Dacosta talde horretan sartzeko faboritoen taldean egon da askotan, besteak beste Andoni Luis Aduriz Mugaritzeko (Errenteria) maisuarekin batera.

Arzakek, Berasateguik eta Subijanak hiru izarrei eutsi diete, eta, dagoeneko 7 dira estatuan gidako notarik handiena dutenak.

Bakarrarekin geratu direnen artean, Bilboko Mina jatetxea dago. Guztira, Michelineko izarra 16 jatetxek eskuratu dute lehenengo.

Michelin España & Portugal gidak Madrilen ospatu du urteroko ekitaldia. Estimatutako izarrak banatu dituzte bertan, eta, berriro ere, euskal ordezkariek paper garrantzitsua jokatu dute.

Eneko Atxak Azurmendi jatetxeko (Larrabetzu, Bizkaia) sukaldariak hirugarren Michelin izarra lortu du. Hiru izar dituen bakarra da Bizkaian. Atxak (Zornotza, 1977) era horretan eman dio amaiera Michelin izarren pasealekuari: 2007an hasi zuen, eta 2011n jarraitu.Sukaldaritza “plazera helarazteko etengabe bila dabilenaren bizimodua eta kultura” da bizkaitarrarentzat. Besteak beste, Adurizekin hasi zuen ibilbidea, baina txikitan etxeko janariak bere bizitza markatu zuela adierazi du.Deniako (Alacant) bere jatetxeari izena ematen dion Quique Dacosta sukaldaria ere hiru Michelin izar jaso dituztenen olinpora igo da. Dacosta talde horretan sartzeko faboritoen taldean egon da askotan, besteak beste Andoni Luis Aduriz Mugaritzeko (Errenteria) maisuarekin batera.Arzakek, Berasateguik eta Subijanak hiru izarrei eutsi diete, eta, dagoeneko 7 dira estatuan gidako notarik handiena dutenak.Bakarrarekin geratu direnen artean, Bilboko Mina jatetxea dago. Guztira, Michelineko izarra 16 jatetxek eskuratu dute lehenengo.Michelin España & Portugal gidak Madrilen ospatu du urteroko ekitaldia. Estimatutako izarrak banatu dituzte bertan, eta, berriro ere, euskal ordezkariek paper garrantzitsua jokatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Jatetxeak Larrabetzu gaur