Gizartea -

Madrid Arena auzia

Aurkitutako sarrerak 'manipulatu' egin zirela esan du Divierttk

Ekitaldiaren enpresa bultzatzaileak azaldu duenez, kutxak irekitzeko eginbideak, sarrerak kontatzeko, salatu egin zituzten eta horren aurka egin zuen abokatuak, epaiketa hasi baino lehen.

Madrid Arena. Argazkia: Twitter
Madrid Arena
Madrid Arena. Argazkia: Twitter

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrid Arenan izan zen Halloween festarako sarrerak gordetzen zituzten kutxak "manipulatu" egin zirela esan du Diviertt enpresak. Dirudienez, itxi egin zituzten, eta, aurkitzean, horietako bi plastikozko brida batekin zeuden.

Ekitaldiaren enpresa bultzatzaileak azaldu duenez, kutxak irekitzeko eginbideak, sarrerak kontatzeko, salatu egin zituzten eta horren aurka egin zuen Eduardo Lopez-Palop abokatuak, epaiketa hasi baino lehen.

Defentsak aurka egiteko argudiatu zituen arrazoien artean, besteak beste honako hau dago: 2012ko azaroaren 1etik hilaren 16ra arte Madrid Arenako barrutira, Polizia NaziOnalarekin batera, "Seguriber segurtasun pribatuko enpresak kontratatutako edozein profesionalek sartu lezakeela".

"Prozesu judizialean auzipetu dituzten asko biltzen dituen enpresakoak", nabarmendu du Divierttk. Halaber, "jasotzeko aginbideen unean" Rafael Pastor Martin Madrid Espacios y Congresekoeko zuzendaria (auzipetu egin dute) zegoela azaldu du.

Bestalde, azaroaren 16an kutxen deskribapena, bilketa eta lekualdaketa prozesua Instruktorearen, Idazkari Judizialaren, Ministerio Publikoaren presentziarik gabe egin zela esan du, "hiru egun lehenago Batzorde Judizialarekin ikuskapen okularra egin zenean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea