Gizartea -

'Enperadore operazioa'

Epaileak aske utzi ditu mafia txinatarreko ustezko kide guztiak

Akats judizial bat dela eta, aske gelditu dira sarearen ustezko burua, Gao Ping, eta beste hamaika atxilotuak.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu 'Enperadore operazioaren' baitan, ustez dirua zuritzeagatik kartzelara bidali zituen 12 pertsonak. Honenbestez, aske gelditu da Gao Ping, sare txinatarraren ustezko burua. Akats judizial bat tarteko atera dira guztiak kartzelatik.

Aurreko astean Auzitegi Nazionalak adierazi zuenez, Andreu epaileak urrian horien atxiloaldia luzatzeko egindako eskaera legez kanpokoa izan zen.

Andreu epaileak aske utzi behar izan ditu atxilotuak, Auzitegi Nazionaleko zigor arloko hirugarren zenbakiko salako “irizpidearen kontra egonda ere”. Ebazpen judizialean adierazi duenez, erabakia "nahitaez" obeditu behar zuen.

Bestalde, Andreu epaileak behin-behineko neurriak ezarri dizkie aske geratu diren horiei; pasaportea kendu diete, ezingo dute Espainiatik atera, eta Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean agertu beharko dute egunero.

Fiskaltza 12 lagunak aske uztearen aurka agertu da. Hala, Jose Grinda eta Juan Jose Rosa fiskalek helegitea jarri dute, Auzitegi Nazionaleko zigor arloko osoko bilkurak horren gaineko erabakia har dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea