Hugo Chavez -
Hileta
Horrela jarraitu dugu Chavezen hileta-elizkizuna zuzenean
19:37. Bukatu da ekitaldia. ''Eginkizuna beteta. Batailak aurrera darrai. Chavez bizirik da. Garaipena lortu arte, komandante'', esan du Madurok, hitzaldia bukatzeko.
Erredakzioa
19:37. Bukatu da ekitaldia.
19:36. Madurok familiari eman dio Simon Bolivarren ezpataren errepika.
19:34. ''Eginkizuna beteta. Batailak aurrera darrai. Chavez bizirik da. Garaipena lortu arte, komandante'', esan du Madurok, hitzaldia bukatzeko.
19:32. ''Bakerik handiena opa dizugu. Guk elkarrekin jarraituko dugu, zure testamentu politikoarekin, zure ereduarekin. Bakea eraikitzen jarraituko dugu'', gaineratu du.
19:28. Madurok hitzaldiarekin jarraitzen du: "Kapitalismoaren baitan demokraziak mantentzea ezinezkoa zela ikusi zuenean, berak esan zuen: Sozialismoaren banderak altxatuko ditut. Bost baloretako sistema utzi du, bost eginkizun historiko:
1. Independentzia lortu eta iraunkortu
2. Gure sozialismoa eraiki.
3. Venezuela herri-potentzia bihurtu.
4. Inperiorik gabeko mundu orekatu bat eraiki.
5. Gizakia salbatzean lagundu.
"Hemen da, komandante, zure testamentua", esan du Madurok.
19:20. ''Ez zuen inoiz gezurrik esan politikan, ezta inon ere'', Maduren hitzetan.
19:19. Maduro: ''Gure komandantearen bizitza osoa izan da testamentu bat. Venezuelako herria da Chavezen testamentua''.
19:16. ''Leialak, heriotza arte'', oihu egin du Madurok.
19:09. ''Komandante, zu iraindu zintuztenak barkatzen ditugu'', esan du Madurok, hilotzaren aurrean.
19:07. ''Komandante, ez zuten zu garaitzea lortu'', oihu egin du Madurok, huinkituta.
19:00. Bere hitzaldia abiatu du Nicolas Madurok.
18:29. Omenaldiaren ondoren, elizkizuna abiatu dute.
18:25. Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea ez dago hiletan. Atzo itzuli zen Argentinara, Chavezen hil-kaperan egon ondoren.
18:19. Musika gehiago, Chavez omentzeko.
17:55. Mahmud Ahmadineyad Irango presidenteak laugarren ohorezko guardian hartu du parte.
(Mahmud Ahmadineyad, ekitaldira sartu aurretik)
17:52. Agintariak deitzen jarraitzen dute. Felipe printzea ere deitu dute, eta hirugarren ohorezko guardian hartu du parte.
(Felipe printzea, beste agintariekin batera, ohorezko guardian)
17:47. Agintari gehiago deitu dituzte, bigarren ohorezko guardia egiteko.
17:45. Hainbat agintari hilkutxara hurbildu dira, lehenengo ohorezko guardia egiteko. Honako hauek egin dute lehengo ohorezko guardia: Raul Castrok, Evo Moralesek, Daniel Ortegak eta Rafael Correak.
(Raul Castro eta Evo Morales, lehenengo ohorezko guardian)
17:42. Madurok Simon Bolivarren ezpataren erreplika jaso eta hilkutxa gainean jarri du. Ekitaldiko aurkezleak azaldu duenez, Venezuelako Gobernuak familiako kideei erosi zien, eta 120 bolibar ordaindu zituen.
(Maduro, Simon Bolivarren ezpataren erreplikarekin)
17:34. Orkestrarekin ireki dute ekitaldia.
17:30. Hastear da Chavezen omenaldia. Banan banan aipatzen ari dira ekitaldian dauden agintarien izenak. Mundu osoko 30 estatuburu eta gobernuburu daude Caracasen.
17:11. Nicolas Maduro Chavezen hil-kaperara iritsi da.
17:00. Mundu osoko 30 estatuburu eta gobernuburu daude Caracasen, Chavezi azken agurra emateko.
16:52. Chavezen alderdiak bere agintariaren lanarekin jarraitzea eta ''Aberri Sozialista'' eraikitzea zin egin du.
16:41. Agintariek Akademia Militarrera iristen jarraitzen dute.
(Felipe printzea, ekitaldian)
16:23. Venezuelako herritarrek beste zazpi egunez bisitatu ahal izango dute Chavezen hilotza.
16:20. 11:00etan (16:30ean Euskadin) hasiko da hileta.
16:10. Caracaseko kaleak hutsik daude, Chavezen hileta dela-eta.
16:05. Agintariak hasi dira Akademia Militarrera iristen.
Hugo Chavez Venezuelako presidentea asteartean hil zen, duela 20 hilabete detektatu zioten minbiziak jota. "Gaur, martxoaren 5ean, 16:25ean, Hugo Chavez komandantea hil egin da", esan zuen Nicolas Madurok horren berri emateko.
Asteazkenean, Venezuelako herritarrek kaleak hartu zituzten, Chavezi agur esateko.