Mundua -

Tiroketa Newtownen

Tragediak ekiditeko AEBetan aldaketak behar dituztela esan du Obamak

"AEBek euren umeak zaindu behar dituzte", esan du presidenteak Connecticuteko eskola batean izandako tiroketan hil ziren 26 pertsonen aldeko beila batean.

Barack Obama, Newtowneko hildakoen aldeko bijilian. Argazkia: EFE
Barack Obama, Newtowneko hildakoen aldeko bijilian. Argazkia: EFE
Obama: 'Aldaketak behar ditugu tragedia gehiago ez izateko'

01:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi duenez, AEBetan aldaketak egin behar dira "tragediak ekiditeko". Obamak Connecticuteko eskola batean izandako tiroketan hil ziren 26 pertsonen aldeko beila batean parte hartu du.

"Ezin dugu hau onartu. Horrelako tragediek amaitu behar dute, eta, amaitzeko, aldatu egin behar dugu", esan du Obamak.

"AEBek euren umeak zaindu behar dituzte", esan du presidenteak, eta "hori egiteko gai ez bagara, ezin dugu ezer ondo egin", gaineratu du. "Herrialde bezala, nola esan dezakegu gure lana ondo egiten ari garela?", esan du.

Obamak esan duenez, "ezin dugu horrelako gertakariak egunerokotzat onartu".

Hitzak ez direla "nahikoa" esan die presidenteak biktimen senideei, eta banan-banan irakurri ditu tiroketan hildakoen izenak. Gainera, txalotu egin du eskolan "beldurtu ez ziren" langileen ausardia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea