Mundua -
Hauteskundeak Italian
Ipar Ligarekin akordioa iragarri du Berlusconik
Ekonomia ministro izan nahi duela esan du, "lehen ministroak botere gutxi duelako".
Erredakzioa
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak PDL Askatasunaren Herriaren eta Ipar Ligaren arteko akordioa iragarri du. Bere Gobernuko kide ohiarekin batera zerrenda bateratuak aurkeztuko ditu otsaileko hauteskundeetarako. Ekonomia ministro izan nahi duela ere esan du, baina ez du zehaztu lehen ministro izateko hautagaia zein izango den, "La Repubblica" egunkariaren arabera.
"Habemus papam. 01:30ean akordioa lortu dugu", esan du Berlusconik eta Roberto Maroni Ipar Ligaren buruzagiak ere berretsi du.
"Moderatuen liderra izango naiz", gaineratu du lehen ministro ohiak eta RTL irrati kateari esan dionez, "irabazten badugu, Ekonomia ministro izan nahi dut; lehen ministroak botere gutxi dituelako".
Ildo honetan, lehen ministro izateko hautagaiaren inguruan, bere alderdiaren buru izateko Angelino Alfano izendatu duela ekarri du gogora. "Irabazten badugu Angelino Alfaro eta biok egongo gara boterean, ni Ekonomika ministro gisa"; irabaziz gero, Gobernuaren buru berria nor izango den bere esku dagoela utzi du agerian.