Mundua -

Ustelkeria

Pakistango Gorenak lehen ministroa atxilotzea agindu du

Energia ministro zen garaian irregulartasunak egitea egotzi diote Raja Pervez Ashraf.

Raja Pervez Ashraf Pakistango lehen ministroa. EFE
Raja Pervez Ashraf Pakistango lehen ministroa. EFE
Raja Pervez Ashraf Pakistango lehen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakistango Auzitegi Gorenak Raja Pervez Ashraf lehen ministroa atxilotzea agindu du, Energia ministro zen garaiko ustelkeria auzi bat dela eta.

Bertako hedabideek jakinarazi dutenez, Gorenak beste 15 pertsona ere atzematea agindu du, eta 24 orduko epean utzi beharko dituzte bere esku.

Lehen ministroa Energia eta Ura ministro izan zen 2008 eta 2011 urteen artean. Hain zuzen ere, irregulartasunak egozten dizkiote, energia gabeziari amaiera emateko proiektu batek porrot egin zuelako.

Proiektuak (atzerriko hainbat enpresak parte hartu zuten) milaka milioi dolarreko kostua izan zuen Aurrekontu publikoetan, baina ez zen baliagarri izan argindar gabezia konpontzeko.

Lehen ministroaren aholkulari batek, Fawad Chaudhryk, dena konspirazioa dela eta Armada eta Justizia nahasita daudela salatu du.

Tahirul Qadri, gakoa

Lehen ministroa atxilotzeko agindua bonba politikoa izan da Islamabaden. Bertan, milaka pertsona kalera atera dira, ustelkeria politikoaren aurka protesta egiteko, Tahirul Qadri kleriko erreformistak deituta.

Qadri duela astebete itzuli zen Pakistanera Kanadatik, eta harrezkero ospe handia lortu, eta milaka pertsona mobilizatu ditu, Islamabaderako bidean. Martxa igandean abiatu zen Lahoretik.

Bere mugimenduak Gobernua desegitea eta behin-behineko bat sortzea proposatu du, ustelkeriaren aurkako neurri gisa.

Pakistango gizartea zatituta dago mobilizazio horien aurrean. Batzuek uste dute Qadri heroi erreformista bat dela, eta beste batzuek zalantzak dituzte, eta Armada ahalguztidunaren txotxongiloa ez ote den galdetzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Epaiketak bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Asia albisteak Pakistan azken ordukoa