Mundua -

Gatazka

Indarkeria nagusi Egipton, larrialdietako neurriak hartu arren

Indarkeria-ekintzek jarraitu egin dute Egiptoko hiriburuan eta beste hainbat hiritan, Estatuko presidenteak larrialdi-egoera ezarri arren.

Manifestatzaileak, Egiptoko segurtasun-indarren aurka. EFE
Indarkeria nagusia Egipton
Manifestatzaileak, Egiptoko segurtasun-indarren aurka. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria-ekintzek jarraitu egin dute Egiptoko hiriburuan eta beste hainbat hiritan, Mohamed Mursi Estatuko presidenteak larrialdi-egoera eta etxeratze-agindua ezarri arren Suezeko hiru probintziatan.

Egoerak okerrera egin du Kairon, bertan pertsona ba hil dira polizien eta manifestatzaileen arteko borrokaldietan, Tahrir plazan.

Qasr al Nil eta Nilo ibaiko eskuinaldearen inguruko zubia harriekin eta gas negar-eragileekin egindako zelai beteko bataila izan da berriro ere.

Tentsioz beteriko giro baten artean, hainbat segurtasun-indar zauritu egin dira, manifestatzaileek egindako erasoen ondorioz. Azken horiek Poliziaren ibilgailu blindatu bati su eman diote.

"Haserrearen Ostirala" deitutakoaren urteurrenean (duela bi urte izan zen iraultzako egunik odoltsuenetakoa), istiluak beste manifestazio baketsu guztien gainetik jarri dira.

Milaka pertsona bildu dira Tahrir plan, Mursiren eta indarkeriaren aurka protesta egiteko, oposizioko kideak helburu horrekin Parlamenturako bidea hartu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea