Mundua -

Sutea

Brasilek larruazala eskatu du zaurituei transplanteak egiteko

Brasilgo Osasun ministroak larruazala bidaltzeko eskatu die Uruguai, Argentina eta Peruko agintariei; izan ere, zaurituen % 20k erredura larriak dituzte.

Kiss diskoteka kiskalita gelditu zen.
Kiss diskoteka kiskalita gelditu zen.
Milaka lagun elkartu dira Brasilen, diskotekako biktimak omentzeko

1:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexandre Padilha Brasilgo Osasun ministroak berretsi du Uruguairi, Argentinari eta Peruri larruazala bidaltzeko eskaera egin diela, igandean Santa Mariako Kiss diskotekan piztu zen sutean zauritutakoei transplanteak egin ahal izateko.

Padilhak azaldu duenez, bere homologoekin harremanetan dago, batez ere Jorge Venegas Uruguaiko Osasun ministroarekin, hori baita egun Mercosur Hego Amerikako Merkataritza Erakundeko Osasun taldeko presidentea.

Uruguaiko Organo eta Transplanteen Institutua larruazala eta mintz amniotikoa bidaltzeko lanak koordinatzen ari da jada Brasilgo agintariekin, erredurak dituzten lagunei jartzeko.

Bestalde, Carlos Soratti Argentinako Inplanteen Institutu Nagusiko zuzendariak adierazi du "ahalik eta azkarren eta segurtasun eta kalitate neurri guztiak zainduz, larruazala baldintza onetan iristeko" behar den guztia egingo dutela.

Sutea igande goizaldean piztu zen. Piroteknia ikuskizun batek diskotekak soinua isolatzeko sabaian zuen material isolatzaileak su hartzea eragin zuen. Bertan, Santa Maria Unibertsitate Federaleko ikasleak festa bat egiten ari ziren eta suteak jende-oldea eragin zuen; denera 231 lagun hil dira.

Tragediaren unean 400 lagun inguru zeuden barruan eta horietako askok ezin izan zuten larrialdietarako zegoen irteera bakarretik atera.

Hildako gehienak unibertsitateko ikasleak dira, eta 121 lagun zauritu dira; horien % 80 kea arnastuta eta gainerakoak larri erreta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea