Mundua -
AEBetan
Giffordsek armekin egindako indarkeria etetea eskatu dio Kongresuari
Tiroketa baten biktima izan zen Giffords 2010ean, eta ondorio atzeraezinak utzi zizkion. Orain, “ausardia eta kemena” eskatu ditu arazoarekin amaitzeko.
Erredakzioa
Gabby Giffords AEBetako batzarkide ohia tiroketa baten biktima izan zen 2010ean eta "orain" suzko armen indarkeriaren aurka jardutera behartu du Kongresua. "Ausardia eta kemena" eskatu ditu arazoarekin amaitzeko.
"Eztabaida hau garrantzitsua da geure haurrentzat, geure erkidegoentzat, demokratentzat eta errepublikanoentzat. Zaila egiten zait hitz egitea, baina zerbait garrantzitsua esan beharra dut (...) Haur asko hil dira, haur gehiegi. Eta zerbait egin beharra dugu. Gogorra izango da, baina orain da unea. Zerbait egin behar duzue!, adierazi du Arizonako batzarkide ohiak.
Giffordsek eskaera hori egin du Senatuko Batzorde Judizialaren aurrean, armen kontrolari eta indarkeriari buruzko entzunaldian. Guztia Giffordsen lekukoarekin hasi da; Mike Kelly (astronauta ohia) bere senarrarekin batera izan da.
"Estatubatuarrek konfiantza dute zuengan", esan du Giffordsek, legegileei suzko armak izatea erregulatzen lan egitea eskatzean. Horri buruzko eztabaida Newtoneko (Connecticut) sarraskiaren ostean ireki zen: gazte batek 20 haur eta 7 heldu hil zituen, bere buruaz beste egin baino lehen, 2012ko abenduan.
Bestalde, Kellyk "elkarrizketa eraikitzailea" eskatu du, irtenbide batera heldu ahal izateko.